

Ez beroak, ez eta hauteskunde kanpainak, ez digu abesteko gogoa kendu. Lan askoko urte gogor baten ondoren, erlaxatu eta elkarrekin barre batzuk egiteko garaia iritsi da. Eta aurten, gabon kanta multikultural bat egitea erabaki dugu. Guztion artean 6 hizkuntza ezberdin hitz egiteko gai gara, eta gutako bakoitzak, gure kulturaren eta ohituren berri eman dugu. Leku ezberdinetatik iritsi arren, norabide berean arraun egitea lortu dugu. Eta bideo hau adibide bat gehiago da. Hasiera ematea kosta zitzaigun arren, lortu genuen denek Euskeraz kanta zezaten. Europako hizkuntza zaharrenetako batean.
Txoko Getariako taldeak, gabon zoriontsuak opa dizkizue, zaudeten lekuan zaudetela.