Eguna joan eta eguna etorri…eta hainbat izerdi isuri ostean, amaitu da abuztua. Amaitu dira hondartzako egunak eta intentsitate handiko lan egunak. Apurka-apurka, neguaren erritmoari heldu eta praka motzak jaso beharko ditugu. Eta askotan jendetzak beldurtzen gaituen arren, gustoko dugu herrian bisitariak izatea.
Txoko Getariako esperientzia ahalik eta onena izateko, gure eskuetan zegoen guztia egin dugu. Eta batzuetan gauzak ongi irten diren arren, zihur gaude hobetzeko hainbat gauza izango ditugula. Ah!…eta ez ahaztu, hemendik 15 egunera Mexikar gaua izango dugula gurean.
Urtero bezela, hona hemen udako “Superviviente”-en argazki ofiziala.